IRTENBIDE GLOBALAK
APEL, S.A.n adituak gara indukzioko teknologietan eta prozesuetan. Horrexegatik, eskaintzen ditugun irtenbideak prozesuen mantentze-lan prebentiboetan eta zuzentzaileetan oinarrituta daude. Lantzen ditugun prozesuak:
- Indukzio bidezko tratamendu termikoan
- Indukzio bidezko tenplaketa
- Indukzio bidezko iraoketa
- Indukzio bidezko soldadura
- Indukzio bidezko forjaketa
- Indukzio bidezko fusioa
- Azaleko beroketa, etab.
Jarduera honetan garatzen ditugun proiektuak, beraz, indukzio bidezko makinak saltzeko, abian jartzeko, instalatzeko, berritzeko eta horien mantentze-lanak egiteko zereginetan oinarritzen dira. Horrez gain, PLC’S eta automaten funtzionamendua kontrolatzen dugu, eta makinak egokitzen ditugu (EE). Makinak era seguruan erabiltzea ahalbidetzen dugu, eta hobetu egiten dugu prozesuen eraginkortasun energetikoa. Baina, gure lana haratago doa: adituak gara enpresa bakoitzean garatzen den prozesuari buruzko prestakuntza ematen, eta horren bidez, bezeroari aukera ematen diogu kalitatea ezartzeko gure estrategiarekin jarraitzeko.
GURE IRTENBIDEAK
BERRIKUNTZA
INFORMAZIOAREN KUDEAKETAN
Gure lana makinak behar bezala funtzionatzea lortzea da, eta horregatik, ekoizpen-prozesu osoa kontrolatzen duen estrategia bat eskaintzen dugu:
- Makinetan egon daitekeen edozein matxura antzeman.
- Makinen lana hobetu dezaketen balizko hobekuntzak aztertu.
- Ahalik eta gehien murriztu kontrolik gabeko geldialdiak.
- Bezeroari arlo teknikoari buruzko aholkularitza eskaini.
- Mantentze-lanak hobe kudeatzeko tresnak egokitu eta ezartzen ditugu (service on one, boligrafo elektronikoa,…).
Eta hori guztia helburu bakar batekin: bezeroen egunerokotasuna erraztea ekoizpenean soilik pentsa dezaten, guk makina guztiek behar bezala funtzionatzen dutela bermatzen dugun bitartean.
MANTENTZE LANAK
Makinak aldizka berrikusten ditugu. Horrela, akatsak zuzendu ez ezik, makinen funtzionamenduan gerta daitekeen edozein matxura prebeni dezakegu. Lana egiteko metodologia horren helburua da akatsak gertatu aurretik antzematea, ekoizpena geldiarazi dezaketen kontrolik gabeko geldialdiak saihesteko, eta bezeroari arazo horietatik eratorritako diru-galerak aurrezteko.
- Indukzio bidezko makinen mantentze-lanak.
- Neurrira egindako induktoreen diseinua eta garapena.
- Txartelen eta induktoreen konponketa.
- Aginte-paneleko tresnak kalibratzea.
- Makina-erreminten mantentze-lanak.
- Neurrira egindako proiektuak eta eraberritzeak.
- APELen extranetera sarbidea, neurri zuzentzaileak jasotzen dituzten txostenak kudeatzeko.
Irtenbide berritzaileak.
- Berrikusketen plangintza.
- Dagokion berrikusketa-protokoloa aplikatzea.
- Lortutako emaitzekin egindako txosten zehaztua.
- Telefono bidezko arreta, suerta daitezkeen zalantza eta arazo guztiak argitzeko.
- Bezeroarekin elkarlanean, hobekuntza taldeak prestatzea.
- APELen extranetera sarbidea, MDP zerbitzua kudeatzeko.
- Indukzio-makinen aldizkako berrikusketak eta dagozkien txostenak.
- Dagozkion mantentze-lan zuzentzaileak.
I+G+I PROIEKTUAK
APEL, S.A.n ahaleginak egiten ditugu gure bezeroei aldian aldiari dagokion zerbitzua eskaini ahal izateko. Horregatik, gure eguneroko jardueraz gain, I+G+b ikerketak egiten ditugu sektoreko azken nobedadeen berri izateko, eta horien bitartez, gure bezeroei punta puntako irtenbideak eskaini ahal izateko; eta hori guztia, gure proiektu guztietan bermatzen dugun kalitate maila berberari eutsiz. Hona hemen garatu ditugun I+G+b jarduera eta proiektu batzuk:
- Ludita bizikleta estatikoa
- Sentsore domotikoa
- Ekoizpen prozesuen kontrola
- Egiturazko eranskailu berriak, indukzio bidez eta era selektiboan desitsasten direnak
- Indukzio magnetiko bidezko nanopartikulen beroketa aplikazio biomedikoetarako
ORDEZKO LANAK
Askotariko ordezko piezak ditugu:
- Potentzia-erdieroaleak (WESTCODE, EUPEC, SIEMENS, AEG, IR, IXYS, SEMIKRON…)
- Kondentsadoreak (ICAR, VISHAY-DRALORIC, INCO, GE, LCC, CELEM, ESTA, RADIOCER, SIEMENS…)
- Potentzia-triodoak (THALES, SIEMENS, YODE…)
- Moldaketa-trasformadoreak
- Tentsio handiko zubi arteztailea
- Mikroelektronika
Xede ditugun sektoreak: Automobilgintzaren industria laguntzailea, sektore aeroespaziala, forjaketa, tratamendu termikoa, estanpazioa,…
Bezeroek errentagarriagoa, bermatua eta kalitatezkoa den negozioa lortuko dute,
makinen funtzionamenduagatik zertan kezkatu gabe.
ESKATU AURREKONTU BAT
KONPROMEZURIK GABE
APEL S.A.
Zezen-Bide nº 8 20.600 EIBAR (GUIPÚZCOA)
Tfnoa.: + 34 943 82 04 82
Fax.: + 34 943 20 82 83
Emaila: apel@apelsa.com