JATORRIA ETA IBILBIDEA
Aplicaciones Prácticas Electrónicas, S.A. (APEL S. A.) 1981n sortu zen, eta eskarmentu handia du industria-elektronikaren arloan. Hasiera hasieratik, enpresaren jarduera bezeroen beharrei eta merkatuaren joerei eta produktuei egokitu zaie, eta egokitzapen horri esker, aditu bihurtu da honako arlo hauetan guztietan: potentzia-elektronikoko eta indukzio bidezko makinen mantentze-lan zuzentzaileak eta prebentiboak, makina-erremintaren mantetze-lanak, eta potentzia-elektronikaren arloko makinen eta osagaien hornikuntza. APEL S.A. sektorean adituak diren eta azken joeren berri duten profesionalek osatzen dute. Izan ere, APEL S.A.n etengabeko prestakuntza funtsezkoa da.
GURE BALIOAK
XEDEA ETA ETORKIZUNERAKO IKUSPEGIA
Gure misio nagusia indukzio bidezko berotzearekin erlazionatutako beharrei erantzutea da, eta horretarako ekipoen ekoizleekin lankidetzan aritzen gara.
Enpresa dinamikoa izatea, eta langileek beren talentuak garatzea eta gure estrategiarekiko konpromisoa hartzea.
Gure barne-prozesuak hobetzea, gure zerbitzuen bikaintasunari eusteko. Bezeroaren ahotsa gure prozesuetan integratzea, eta, horretarako, langile guztiek bezeroarentzako arreta beren gain hartzea prozesuaren fase guztietan.
Ezagutzetan eta prozesuetan berritzeko apustua egitea, eta, horretarako, gure hornitzaileekin, bezeroekin eta beste interes-talde batzuekin aliatzea.
Bezeroek errentagarriagoa, bermatua eta kalitatezkoa den negozioa lortuko dute,
makinen funtzionamenduagatik zertan kezkatu gabe.
ESKATU AURREKONTU BAT
KONPROMEZURIK GABE
APEL S.A.
Zezen-Bide nº 8 20.600 EIBAR (GUIPÚZCOA)
Tfnoa.: + 34 943 82 04 82
Fax.: + 34 943 20 82 83
Emaila: apel@apelsa.com