Zerbitzuen enpresa industrial bat gara, eta gure bezeroek potentzia-elektronikako eta indukzio bidezko berotze-ekipoetako konponbide aurreratuei lotuta –ekipoen mantentze-lanak barne– eskatzen dutenari erantzuteko bokazioa dugu.

Gure giza taldea oso prestatua dago, eta lehiakorra da egokitzeko gaitasuna duelako eta erantzun azkarrak emateko gai delako.

Elektronika profesionalaren arloko arazoak konpontzeko erreferente izan nahi dugu gure inguruan.

Garatzen ditugun jardueretan, jakina, indarrean den legedia betetzen dugu.

Denok buru-belarri arituko gara:

  • Gure prozesu, produktu eta zerbitzuak hobetzeko.
  • Erakundeko pertsona guztiak trebatzera eta parte hartzera animatzeko, beren lana egin dezaten.
  • Gure zerbitzuak emateko teknika eta bitarteko aurreratuenak izateko, eta merkatuan lehiakorrak izateko.

Hartara, zera lortuko dugu:

  • Gure bezeroen nahiei behar bezala erantzutea.
  • Komunikazioa, konfiantza eta talde-lana garatzea; alegia, langile guztien artean ebaztea arazoak eta etengabe hobetzea.

APEL SAren zuzendaritza-taldeak eskura dituen bitarteko guztiak baliatuko ditu KALITATE-POLITIKA hau betetzeko, bai eta berau merkatuen eta teknologien bilakaerara egokitzeko ere.