webapeleu1

Webgune berria dugu Apelen. Horri esker, sektorearen behar berrietara egokitu gara, eta modu erraz eta erakargarrian aurkezten ditugu gaur egun eskaintzen ditugun potentzia-elektronikako eta indukziozko berokuntza-ekipamenduetako konponbideak.

Gainera, atal eguneratu bat izango dugu aurrerantzean, makina-erremintaren eta potentzia-elektronikaren sektoreetako albisteak eta berriak emateko, baita newsletter buletinaren harpidedun izateko aukera ematen duen zerbitzua ere, Apel SAren informazioa eta jakinarazpenak posta elektronikoz jaso ahal izan ditzazuen.

Horrela, harremanetan egongo gara zuekin, sektoreko profesional, bezero eta hornitzaile zareten guztiokin; informazio esanguratsua jakinaraziko dizuegu, eta enpresa-sare bat osatuko dugu I+G+Bri garrantzia ematen dioten eta sektorearen albisteen berri izan nahi duten punta-puntako enpresen artean.

Erabiltzeko prest daukazue gure webgunea. Zuen interesekoa izatea espero dugu, eta bertan informazio erabilgarria topatzea.

webapeleu2