Enpresaren jatorria eta ibilbidea
Aplicaciones Prácticas Electrónicas, S.A. (APEL S. A.) 1981n sortu zen, eta eskarmentu handia du industria-elektronikaren arloan. Hasiera hasieratik, enpresaren jarduera bezeroen beharrei eta merkatuaren joerei eta produktuei egokitu zaie, eta egokitzapen horri esker, aditu bihurtu da honako arlo hauetan guztietan: potentzia-elektronikoko eta indukzio bidezko makinen mantentze-lan zuzentzaileak eta prebentiboak, makina-erremintaren mantetze-lanak, eta potentzia-elektronikaren arloko makinen eta osagaien hornikuntza. APEL S.A. sektorean adituak diren eta azken joeren berri duten profesionalek osatzen dute. Izan ere, APEL S.A.n etengabeko prestakuntza funtsezkoa da.

Enpresaren xedea eta etorkizunerako ikuspegia
Enpresa dinamikoa izatea, eta langileek beren talentuak garatzea eta gure estrategiarekiko konpromisoa hartzea.
Gure barne-prozesuak hobetzea, gure zerbitzuen bikaintasunari eusteko. Bezeroaren ahotsa gure prozesuetan integratzea, eta, horretarako, langile guztiek bezeroarentzako arreta beren gain hartzea prozesuaren fase guztietan.
Ezagutzetan eta prozesuetan berritzeko apustua egitea, eta, horretarako, gure hornitzaileekin, bezeroekin eta beste interes-talde batzuekin aliatzea.