Elektronbits-Empresas

Apel SAk ElektronbITs topaketan parte hartu zuen aurreko maiatzaren 18an. Ekitaldi hori Eibarko Udalak eta Armeria Eskolak antolatzen dute Debabarreneko elektronikaren eta informazio-teknologien sektorearen balioa azpimarratzeko eta teknologia horietara modu lasai eta atsegin batean hurbiltzeko aukera emateko, teknologia horiez izan ohi diren uste okerrak, zailak edo ezezagunak direla, alegia, baztertuz.

Jardunaldi horretan eskaini ziren jarduera guztien arteko bigarrenean hartu zuen parte Apel SAk. Elektronikaren eta informazio-teknologien mundua ezagutzen ez duten gurasoei zuzendutako saioa zen, sektorea ezagutarazteko, eskaintzen dituen lan-aukeren berri emateko, sektorea osatzen duten enpresa-motez hitz egiteko, etab.

Horrela, Iñigo Zulueta Apel SAren merkataritzako zuzendariak azalpen bat eman zuen enpresaren jatorriari, etorkizuneko planei eta eguneroko jarduerei buruz. Horren ardatza gure bezeroei eskaintzen dizkiegun produktu eta zerbitzuak izan ziren: potentzia-elektronika eta indukziozko berokuntza.

Gisa honetako ekimenak biziki aberasgarriak dira ikasleentzat zein gurasoentzat eta inguruko enpresentzat. Izan ere, alderdi bakoitzaren beharren inguruko zalantzak, kontsultak eta ezagutzak elkarrekin landu ditzakegu, horrela gure inguruko errealitatearen irudi argiago bat izateko.