Captura de pantalla 2016-04-13 a las 13.54.57

Datorren maiatzaren 30ean, Espainiako Makina Erremintaren 29. Bienala hasiko da Bilbon. Hitzordu horrek hainbat sektoretako profesionalak bilduko ditu BEC! eraikinean ekainaren 4ra arte: automobilgintza, sektore aeroespaziala, aeronautikoa eta osagarriak, ekipo-ondasunak, metalezko eraikuntza, energiaren sorkuntza, etxetresna elektrikoak eta tresneria, trenbideak, harroketa- eta txapaketa-lanen azpikontratazioa, moldeak eta matrizeak, gasolioa, etab.

Aplicaciones Prácticas Electrónicas APEL SAko ordezkaritza bat han izango da, jakina, gure esperientziak partekatzeko eta makina-erremintaren sektoreko azken berrikuntzak ezagutzeko.

Horrela, 25 herrialdetatik baino gehiagotik datozen 1000 erakusketari baino gehiagoren produktuak eta zerbitzuak ezagutzeko aukera izango dugu, baita gure ohiko eta etorkizuneko bezeroekin hartu-emanean jarraitzeko parada ere. Espainiako Makina Erremintaren Bienalera zoazela aprobetxatuz Apel SArekin kontaktatu nahi baduzu, hitzordua finkatzeko, jarri harremanetan gurekin.