icono_apelApel, soluzio globalak

Kalitatezko zerbitzu berezitua eskaintzen diegu gure bezeroei, IRTENBIDEAK emanez potentzia-elektronikaren eta indukzio bidezko berotze-makinen mantentze-lanen arloan.

Arretaz egiten ditugu askotariko sektoretan erabili ohi diren (automobilgintza,sektore aeroespaziala, forjaketa, tratamendu termikoak, estanpazioa) horrelako makinen mantentze-lanak: makinak aldizka berrikusten ditugu, eta kasu bakoitzerako egokiena den irtenbidea eskaintzen dugu.

Urte hauetan guztietan gureganatutako esperientzia I+G+b aplikazioekin eta ingeniaritza aplikatuarekin konbinatzen dugu, eta horri esker, bezeroen ideiak errealitate bihurtzeko irtenbide aurreratuak garatu ahal izateko malgutasuna eta gaitasun teknikoa lortu dugu; eta hori guztia gure bezeroen onurarako. Lortutako kalitate-ziurtagiriek gure zerbitzua bermatzen dute.

Makina-erreminten mantentze-lanetan ere adituak gara, eta horri esker, gai gara behar zehatzei zein programatutakoei erantzuteko, fabrikazio prozesu guztiak kontrolik gabeko geldialdirik gabe gauza daitezen.

Azkenik, eta gure bezeroei ahalik eta zerbitzu osoena eskaini ahal izateko, potentzia-elektronikoaren eta indukzioaren arloko makinak eta ordezko piezak saltzen ditugu.

Zerbitzu horiei guztiei esker, bezeroek errentagarriagoa, bermatua eta kalitatezkoa den negozioa lortuko dute, makinen funtzionamenduagatik zertan kezkatu gabe.

Mantentze lanak

Makinak aldizka berrikusten ditugu. Horrela, akatsak zuzendu ez ezik, makinen funtzionamenduan gerta daitekeen edozein matxura prebeni dezakegu.

Info +

I+G+B Proiektuak

Gure eguneroko jardueraz gain, I+G+b ikerketak egiten ditugu sektoreko azken nobedadeen berri izateko eta horien bitartez, gure bezeroei punta puntako irtenbideak eskaini ahal izateko

Info +

Ordezko piezak

Askotariko ordezko piezak ditugu: potentzia-erdieroaleak, kondentsadoreak, potentzia-triodoak, moldaketa-trasformadoreak, tentsio handiko zubi arteztailea, mikroelektronika…

Info +